jueves, 8 de mayo de 2008

Teknologia berrien erabilera ezkorra

Bideo honetan ikusten dugu, teknologia berriak edukitzea soilik ez dela nahikoa. Hau da, teknologia erabiltzen badugu irakaskuntzan, metodoligia ere aldatu egin behar dugu. Hezkuntza metodoak aldatzen joan behar dira, materia, baliabideak,.... aldatuz doazen heinean. beraz ikus dezakegu, baliabide berriekin metodologia aldatu behar dela, aurrera pausu bat da teknologiak eskoletan eskura izatea, horretarako irakaslegoa hobetu, edo behintzat egoera berrirako prestatu eta irakasteko metodologia aldatu, hobetu berritu.

jueves, 24 de abril de 2008

Hezkuntzarako eskubidea

Aipatzekoa da abestiak asko esten duela, "un mundo ideal", nire ustez, legeak dinoen artukuluak irakurri ondoren, uste dut, araudi guztiak ez direla betetzen, adibidez, garraioarena. Garraioa aipatzen dut, bekak egoten direlako, baina ez dut inor ezagutzen jaso dituenik. nire ustez honen arazoa, eskatzen duten familiaren diru sarrerekin du zerikusia, baina ez dira errealak, diru kopuru bat baino gehiago jasotzen baduzu ez dizute ematen, eta arazoa diru kopuru hori da, oso bajua da, eta igo egin beharko zuten, diru laguntza ikasle gehiagori heltzeko.

Ariño, Terueleko herri batean

Ikusi dudan bideoan, herri txiki honetan teknologia berriak orain dela urte batzuetatik dago integratuta eskolan, ordenagailu bat dute, eta eskolako urte guztietako materiala hori izango da. orain dela 5 urtetik ez dira liburuak erabiltzen, Microsoftek, 16 bat ordenagailu eman zuten froga egin dezaten, arbela ere pantaila bat da, eta ordenagailuak, "tablet" deitzen dira. Bideoak erabiltzen dituzte, ondoren ikasleei ematen diete eta etxean ere ikasi dezakete.
Herri txikietan beti da errazago honako gauza berriak sustatzea. Eta eskola honeta 4 ikasle, Berlinen batu ziren Bill Gates-ekin. Eta noski autonomia sustatzen dutela, bere irakasle batek esaten duen legez, lortu nahi dutena da gauza askotan, ikasleak beraiek izatea, beraien buruaren iraksale.
Nire ustez gaitasunak sustatzen ditu, bakoitzak nahi duena edo interesgarria egiten zainoa aurkitu eta ikasi dezaketelako. eta irakasleentzako lan gehiago da, irakasleek egin behar dituztelako unitate didaktikoak, fitxak, ariketak.... eta informazioa bilatu, bideoak....
Gero eta gehiago nago pentsatzen dut, alde positiboi gehiago dituela txarrak baino. norberaren nahiak gehiago sustatzen dituelako.

jueves, 17 de abril de 2008

Blogen aplikazio didaktikoa

Blogen aplikazio didaktikoa oso garrantzitsua da gaur egungo eskoletan, bai, irakasleentzako eta baita ere ikasleentzako. Blogen aplikazioan dagoelako gaur egungo eta etorkizuneko eskola.

Aipatu beharra dago, artikulu hau nahiko interesgarria iruditu zait, bloga zer den jakin beharra dago eta baita irakaskuntzan ematen den eragina ere ezagutu beharrean gaude.Beraz, artikuluan esaten den moduan, Blogak komunikazio tresna berri bat da, Web orrialde dinamiko sinple bat alegia. Bere berezitasunak hauek dira besteak beste:Blogean mezu bat argitaratzea oso erraza da, idazten badakizu blog bat editatzen jakingo duzu. Mezu horiek orden kronologikoan azaltzen dira, hau da, argitaratutako azken mezuak lehenak agertuko dira eta mezu guztiak ezin direnez lehenengo orrian azaldu artxibategi batean gordetzen dira pasatako mezuak. Mezuetan bisitariek iruzkinak uzteko aukera dute, blogari eta bisitari arteko elkarrekintza bultzatuz. Blogeko mezuak jario bitartez jasotzeko aukera ere badago.Irakaskuntzan gazteak euren lanak entregatzeko edo motibatzeko tresna bezala erabil daitezke.

Alberto Vázquez-Figueroa idazle kanariarrak Bubok plataformak izan duen eragina horrela definitu izan du : 'El mundo del futuro'Bubok, online argitaratzeko zerbitzu moduan definitzen da, erabiltzaileei dohainik haien obrak argitaratzeko aukera ematen die. Plataforma honen sortzaileak dioen legez, 'No hay tiradas iniciales, ya que los libros se imprimen bajo demanda cuando alguien los compra; una posibilidad que permiten ya las nuevas tecnologías'. Aukera hau, artista ikertzaile, ikasle, irakasle eta hainbat adituei zuzenduta dago.Hauek zerbait kontatzeko nahi dute eta plataforma honen bidez, argitaletxeei stockak ekiditen laguntzen dizkie. Haren erabilera oso erreza da eta azkarra ere. Orrian behin erregistratuta egonda, PDF formatuan idazleak web orrian bere lana argitaratuko du, dohainik gainera. Idazle honek bere lanak duen kalitateak eta formatua erabaki egingo du, eta baita saldu nahi duen eta zein kostetan ere beraren esku egongo da.

Gaur egun Artikuluak, blogak izan dituen aurrerapenak eta baita irakaskuntzan erabiltzeko arrazoiak ere aipatzen ditu.Gaur egun, Web 2.0 sarbideari esker, interneten gertatzen ari diren aldaketen berri jasotzeko erraztasun handia daukagu eta mugimendu berri honen buruan blogak kokatuko genituzke.Esaten den moduan, 2005. urtea blogen iraultzaren urtea izan da, hazkundea izugarria izan da, eta une honetan 40 milioi blog baino gehiago aurki daitezke. Horren ondorioz, sarean zehar aurki daitekeen informazioa inoiz baino ugariagoa da eta inoiz baino sakabanatuago dago. Garai bateko direktorio erraldoi mikro informazioa nagusi den internetera pasatu gara. Informazioaren sakabanatze horren ondorioz, , ohikoak ez diren tresna berriak erabiltzera behartuta gaude (RSS gehigarriak, informazioa etiketatzeko sistemak …) Egia da, sarean zehar topa daitezkeen blogen izaera anitza direla eta hauetako asko helburu didaktikoekin sortu direla. Hauek dira, hain zuzen ere, edublog izenez ezagutzen direnak, irakasteko sortu diren guneak baitira.Lehen esan dudan moduan, artikulu honetan, blogen erabilera sustatzeko arrazoiak ere aipatzen dira, hain zuzen ere hauexek direlakoan:1) Erabiltzeko errazak dira. Egia da behin sartuta, erraz lan egiteko aukera ematen digula.2) Multimediak dira, alegia, testua, irudiak, animazioak, ahotsa eta bideoa biltzeko euskarria eskaintzen dute. Baliabide anitz eskaintzen dizkigute trasteatzeko eta erabil ahal izateko.3) Ikaslearen partaidetza bultzatzen dute: tresna eraginkorrak dira metodologia eraikitzaile baten barnean. Erabiltzen den metodologiak, parte hartzera behartzen gaitu ikasleoi.4) Gure egunerokoan erabiltzen ditugun beste hainbat baliabideekin konbinatuz, aurretik finkatutako helburu didaktikoak lortzeko oso baliagarriak dira.5) Blogak eta horien inguruan erabil daitezkeen aplikazio guztiak doakoak dira.





Hezkuntza atzo eta gaur

Gure irakasle askok esaten digute behin eta berriz, Einstein baino askoz gehiago dakigula, baita Da Vinci baino gehiago, eta azken finean egia da, beraiek egindakoa eta beste gauza gehiago menperatzen ditugulako. Informazio iturriak milioika daude, gure hezkuntza hobeagoa da, eta milioika baliabide ditugu. nola ez orain dela urte asko ez zeudenak. beraz, guk informazio asko manejatzen dugu, badakigu non aurkitu eta nola erabili. bideoa honeta hori oso ondo ikusten da, idazle famatu batek erabiltzen zituen hitz kopuruarekin, gaur egungo pertsona batek erabiltzen dituenak askoz gehiago direnean. baita ere populazioari buruz egindako erreflexio bat ikusten digu, adibidez, txinan laster, Ingalaterran baino ingeles hitz egiten duten jende gehiago egongo delako. eta Txinan EEBB baina nota hobeagoak daudela....

Teknologia berriak eguneroko bizitzan

Teknologia berriak eguneroko bizitzako bideo honetan, ikus dezakegu, modu animatu batean, dena internet bitartez lortu dezakegula, ez da guztiz egia, ikus dezakegun moduan, baina badu zerikusia. Interneten bidez, janaria, edaria, edozer erosi dezakezulako, baina inpresorak ez dizu pizzarik egingo, ezta ordenagailuaren dorreak kafesne bat prestatuko. baina oso ondo antzeztuta dago, paradoja bezala.

Web 2.0 la revolución social en internet

Bideo luze honetan ikusten dugu gure garaia "teknoligia berri " hauen garaia, informazioaren garaia dela. interneten gauzak 24 segundutik-24 segundura berrizten direla, hau da, hurrengo egunean saltzen diren egunkariak duten informazioa, interneten bidez askoz arinago aurkitu dezakazula. munduko edozein partetan gertatzen denaren informazioa, segundu gutxita sarean dago. Eta horren adibide bezala, bideoan ikus dezakegi, Ingalaterrran gertatutako atentatuarekin. Telebistak tokira heldu orduko, interneten hiritarrak argazkiak jarri zituzten. Edonork duelako argzki makina digitala, eta interneterako konexio bat.
Beraz, informazioarentzako biderik errezana, merkeena eta arinena, internet da.