Blogen aplikazio didaktikoa oso garrantzitsua da gaur egungo eskoletan, bai, irakasleentzako eta baita ere ikasleentzako. Blogen aplikazioan dagoelako gaur egungo eta etorkizuneko eskola.
Aipatu beharra dago, artikulu hau nahiko interesgarria iruditu zait, bloga zer den jakin beharra dago eta baita irakaskuntzan ematen den eragina ere ezagutu beharrean gaude.Beraz, artikuluan esaten den moduan, Blogak komunikazio tresna berri bat da, Web orrialde dinamiko sinple bat alegia. Bere berezitasunak hauek dira besteak beste:Blogean mezu bat argitaratzea oso erraza da, idazten badakizu blog bat editatzen jakingo duzu. Mezu horiek orden kronologikoan azaltzen dira, hau da, argitaratutako azken mezuak lehenak agertuko dira eta mezu guztiak ezin direnez lehenengo orrian azaldu artxibategi batean gordetzen dira pasatako mezuak. Mezuetan bisitariek iruzkinak uzteko aukera dute, blogari eta bisitari arteko elkarrekintza bultzatuz. Blogeko mezuak jario bitartez jasotzeko aukera ere badago.Irakaskuntzan gazteak euren lanak entregatzeko edo motibatzeko tresna bezala erabil daitezke.
Alberto Vázquez-Figueroa idazle kanariarrak Bubok plataformak izan duen eragina horrela definitu izan du : 'El mundo del futuro'Bubok, online argitaratzeko zerbitzu moduan definitzen da, erabiltzaileei dohainik haien obrak argitaratzeko aukera ematen die. Plataforma honen sortzaileak dioen legez, 'No hay tiradas iniciales, ya que los libros se imprimen bajo demanda cuando alguien los compra; una posibilidad que permiten ya las nuevas tecnologías'. Aukera hau, artista ikertzaile, ikasle, irakasle eta hainbat adituei zuzenduta dago.Hauek zerbait kontatzeko nahi dute eta plataforma honen bidez, argitaletxeei stockak ekiditen laguntzen dizkie. Haren erabilera oso erreza da eta azkarra ere. Orrian behin erregistratuta egonda, PDF formatuan idazleak web orrian bere lana argitaratuko du, dohainik gainera. Idazle honek bere lanak duen kalitateak eta formatua erabaki egingo du, eta baita saldu nahi duen eta zein kostetan ere beraren esku egongo da.
Gaur egun Artikuluak, blogak izan dituen aurrerapenak eta baita irakaskuntzan erabiltzeko arrazoiak ere aipatzen ditu.Gaur egun, Web 2.0 sarbideari esker, interneten gertatzen ari diren aldaketen berri jasotzeko erraztasun handia daukagu eta mugimendu berri honen buruan blogak kokatuko genituzke.Esaten den moduan, 2005. urtea blogen iraultzaren urtea izan da, hazkundea izugarria izan da, eta une honetan 40 milioi blog baino gehiago aurki daitezke. Horren ondorioz, sarean zehar aurki daitekeen informazioa inoiz baino ugariagoa da eta inoiz baino sakabanatuago dago. Garai bateko direktorio erraldoi mikro informazioa nagusi den internetera pasatu gara. Informazioaren sakabanatze horren ondorioz, , ohikoak ez diren tresna berriak erabiltzera behartuta gaude (RSS gehigarriak, informazioa etiketatzeko sistemak …) Egia da, sarean zehar topa daitezkeen blogen izaera anitza direla eta hauetako asko helburu didaktikoekin sortu direla. Hauek dira, hain zuzen ere, edublog izenez ezagutzen direnak, irakasteko sortu diren guneak baitira.Lehen esan dudan moduan, artikulu honetan, blogen erabilera sustatzeko arrazoiak ere aipatzen dira, hain zuzen ere hauexek direlakoan:1) Erabiltzeko errazak dira. Egia da behin sartuta, erraz lan egiteko aukera ematen digula.2) Multimediak dira, alegia, testua, irudiak, animazioak, ahotsa eta bideoa biltzeko euskarria eskaintzen dute. Baliabide anitz eskaintzen dizkigute trasteatzeko eta erabil ahal izateko.3) Ikaslearen partaidetza bultzatzen dute: tresna eraginkorrak dira metodologia eraikitzaile baten barnean. Erabiltzen den metodologiak, parte hartzera behartzen gaitu ikasleoi.4) Gure egunerokoan erabiltzen ditugun beste hainbat baliabideekin konbinatuz, aurretik finkatutako helburu didaktikoak lortzeko oso baliagarriak dira.5) Blogak eta horien inguruan erabil daitezkeen aplikazio guztiak doakoak dira.
jueves, 17 de abril de 2008
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario