jueves, 10 de abril de 2008

Ajangiz (teknologiatik at)

Kaixo blogtarrak, izenburuan ikusten duzuen moduan, Ajangiz teknologiatik at dago, behintzat nire etxea, eta dakidanez beste toki asko. honekin esan nahi dudana da, gu autentikoak garela, ez dugula teknologia behar bizitzeko, ezta erlazionatzeko eta ezta ere informazioa bilatzeko, horretarako paperezko liburuak ditugulako, liburutegiko arduraduna, eta liburutegian topo egiten dugulako hainbat herritarrok. bertan erlazionatzen gara, bertan lan egiten dugu, eta elkarbizitzan eta erlazioetan dago etorkizuna. laburbilduz, Ajangizko herria teknologiatik at, baina balore pertsonaletan bat.

No hay comentarios: