jueves, 10 de abril de 2008
Ikasitakoa
Gaur gauza interesgarri ugari ikusi ditugu, adibidez, beste toki batean etxetik kanpo zaudenean, argazkimakinaren txartela beterik dagoenean, interneten zuk zabaldutako kontu batean gorde ditzakezuz, ondoren etxera heltzen zarenean zure ordenagailuan gorde eta hortik aurrera zuk nahi duzuna. Baita ere norberarentzako interesgarriak diren gauzak edota informazioa klasifikatzen duzu, eta gai horretaz zerbait idazten nenean zuk jarritako zure helbidea heltzen da. guzto honekin, internetek dituen abantaila lagungarriak ikusi eta aztertu ditugu.
Gaurko saioa
Gaur pozik nago, ez blog bat nola egiten den ikasi dudalako, ezta korreo elektronikoa sortu dudalako. pozik nago gero eta klaruago dudalako teknologia berriek gizartean utziko duten aztarna, nik pentsatzen nuen berdina edo antzekoa delako. hau da indibidualizazioa, bakardadea, aislamentua. zergatik? lagunekin hitz egiteko oraindik aurrera ez naizelako dutxatu behar, ezta haginak garbitu, ezta arropak aldatu. Etxetik irten gabe, ordenagailuaren bitartez laukizuzen bati botoiak sakatuz mintza naiteke, nire ustez oso tristea, eta egia da jende asko honela bizi dela. haizea artu gabe, eguzkia ikusi gabe, erlazionatu gabe....
Ajangiz (teknologiatik at)
Kaixo blogtarrak, izenburuan ikusten duzuen moduan, Ajangiz teknologiatik at dago, behintzat nire etxea, eta dakidanez beste toki asko. honekin esan nahi dudana da, gu autentikoak garela, ez dugula teknologia behar bizitzeko, ezta erlazionatzeko eta ezta ere informazioa bilatzeko, horretarako paperezko liburuak ditugulako, liburutegiko arduraduna, eta liburutegian topo egiten dugulako hainbat herritarrok. bertan erlazionatzen gara, bertan lan egiten dugu, eta elkarbizitzan eta erlazioetan dago etorkizuna. laburbilduz, Ajangizko herria teknologiatik at, baina balore pertsonaletan bat.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)